Antzezlanaren izena: KIKILIMON
Iraupena: 45 minutu.
Aktoreak: Ixabel Agirresarobe, Ana Arostegi eta Kattalin Arzallus.
Sinopsia:
Gaurkoan antzerkia izango dugu eta eszenatokia txukuntzera garbitzaileak etorriko dira: Roxana eta Yolanda. Txantxak, hitz jokoak, jolasak eta ipuinak oso gustukoak dituzte.
Gainera, amandre bereziaren konpainia izango dute: magikoa da eta haurrek ikusi dezakete, baina Yolanda eta Roxanarentzako ikusezina izango da. Ikusezina? Bai, baina zenbaietan ikusgarria izango da.
Kikilimon ipuin kontakizuna antzeztua da, entretenimendurako xedearekin.
Eszenografia oso sumea: mahaia eta bi aulki.
Aretoan egiteko antzezlana da.
Adinak: 4 urtetik aurrera (4-8)
*Kartela eta irudiak prestaketa prozesuan ditugu.