AURKEZPENA (2008)
“Txerriki antzerki taldea bizirik mantenduko dugu” (Ixabel Agirresarobe)
Herrian osatu den Txerriki antzerki talde berriak ere bide bera jarraituko du; aurrera egingo du. Ez daude ordea datorren urteko Kale Antzerki Egunaren zain. “Txerriki taldea bizirik mantenduko dugu. Baina ez bakarrik hurrengo urteko Kale Antzerki Egunerako, urte osoan funtzionatzeko baizik. Ustekabean azalduko gara berriz”, adierazi du Agirresarobek. antzerkia egin nahi duen herritar oro adi egon dadila; Txerriki taldekoek deialdi ireki bat egingo dute laster, beste emanaldi bat prestatzeko.
Noaua! • 2008ko apirilaren 18an • Pil-pilean 12or.

Kale Antzerki Eguneko estreinaldian parte hartu zuten taldeen zerrenda luzea da. Nabarmentzekoa da ordea, lehen aldiz jendaurrean aurkeztu zen antzezlan berri bat: Txarraka…show! izenekoa. Eskaini zuten emanaldiak jendearen arreta erakarri zuen, baina are gehiago, antzezleak nortzuk ziren ikusita, usurbildarrak. Hain zuzen, Kale Antzerki Egunaren testuinguruan sortu zen Txerriki, usurbildarrak aktore lanetan jarri dituen antzerki talde berria.
Kale Antzerki Egunean eskaini zuten emanaldiak harrera ezin hobea izan zuen. Horren lekuko, gerora, segidan etorri diren beste zenbait emanaldi. Santixabeletan bizilagun komunitate baten gorabeherak biltzen zituen obra estreinatu zuten Sutegi kultur etxean. Gidoiak, aktore parte-hartzaileak… guztia espresuki antzezlan horretarako prestatu zituzten.
Gerora, auzoko jaietan, edota irailean ospatu zen Mugikortasun Iraunkorraren Astean ere parte hartu zuten. Hil berean gainera, lehen aldiz, herrian estreinatutako lan bat Usurbildik kanpo eskaini zuten. Azpeitian, hilero antzerkigintzari lotuta ospatu ohi diren jardunaldietan, Txarraka…show! Kale Antzerkiaren I. Eguneko emanaldia plazaratu zuten.
Antolatzaileen filosofia, prestatu beharreko lan berri bakoitzeko deialdi bat egitea da. Herritar orori zuzendutako deialdi irekia. Hala egin zuten adibidez, Santixabel jaietako emanaldia prestatzerakoan. Aktore lanetan jardun nahi zutenak Sutegi kultur etxean bildu ziren.
Hain zuzen, Txerriki taldean parte hartzeko baldintza bakarra bete behar baita; antzerkigintza gustukoa izan eta alor horretan jardun nahi izatea.
berria 2008ko abenduaren 19a, ostirala (Buruntzaldea, Usurbil)