Herri antzerkiaren DVDa salgai (2005 – 2008)

SARRAILAKO GILTZA” (2005) Herri Antzerkiaren DVDa salgai

DVDaren prezioa: 5,50 euro

Saltokiak: Usurbilen Laurok eta Lizardi liburu-dendak
eta txerriki@gmail.com helbidean

dvd1b1

Urtebeteko lana ordubetean eskainia (Iñaki Agirresarobe)

Ekainaren 11 igaro ondoren, atzean gelditu da “Sarrailako giltza”ren prestakizun lana. Joan den uztailean hirukote bat (Ixabel, Ibai eta hirurok) gidoiaren gaia eta edukina astero prestatzen jardun ginen bost hilabetetan. Honen ondoren, errepaso bat eman eta hariz ongi josi, herri-antzerkirako ahal den ongien txerta zedin. Eskema eta eszenak, nolabait egituratuak zeuden.
Gero, atrezzo eta jantzien diseinuaren lana etorriko zen. Liburuetan arakatu eta aroari zegokion jantziak topatu ostean, oihal egokiak erosi. Lan honetan beste 5 hilabetetan jardín da beste emakume talde bat. Gainera, auzolanean, musu-truk alegia.
Bestalde, hormirudiak ere atontzen beste lan talde bat jardun da buruari eta margoketari eraginez. Eskenatokiak duen garrantziaz ohartzeko ahal den txukunen aritu dira. Hor ere egon da kartel diseinatzailea, musika aukeratzailea eta musika nahastatzailea ere.
Beste lan sakona, entsaioena izan da. Otsailetik ekaina bitartean, astean hirutan aritu gara entseatzen buru belarri. Batzuetan makal, bestetan ongi eta hurrengoetan hobekiago. Bere buruhauste eta guzti, nahiko umore onean igaro dira egunak, berez, lan astuna izan arren.
Ahaztu gabe ezin utzi, antzerki sarrerarako parte hartu duten “bideoklip”eko aktoreak. Eguraldia lagun ez izan arren (otsailerako genuen zita), baina pazientzia bai, azkenean, San Isidro egunean grabatu zen Arabako Arrizala herriko trikuharriaren inguruan.
Beraz, egitasmo honen inguruan ibili diren guztiei, eskerrik beroenak luzatzea ez zaigu falta. Kulturaz janzten den herria, nortasunaz aberasten da.

Noaua! – ‘Kalejiran’ 2005eko ekainaren 24an. Usurbil

Comments are closed.