KALE ANTZERKIA (2008)

Txerriki taldea kale-antzerki taldea bezala sortu zen:
“kaleak bizirik mantendu eta kaleak bizi nahi ditugu.
Kalea, tabernak, dendak… dira gure eszenatokiak”

txintxarri • 2008-09-29 • 723 zk. 08 or.

maridomingi

Txerriki, usurbildarrak kaleko antzezle

Kale Antzerki Egunaren testuinguruan sortu da Usurbilen, Txerriki antzeri taldea. Larunbat honetan, kaxkoan arituko dira eguerdiko 13:00tan

NOAUA! Herritarrak ere, kalean antzezten ikusiko ditugu.
Alex.T. Eguneroko lagunak eta bizilagunak antzezten ikusiko ditugu. Ez taula gainean, kalean eta kaleetatik baizik. Aurpegi ezagunak izango dira. Herritarrekin interakzioa izango dute.

N. Ezusteko handia izango al da?
A.T. Ezusteko handia eta ia herritarrengan zer erreakzio eragiten duen.

N. Pozik taldea osatuta?
A.T. Dudarik gabe. jendea gogoz gelditu da, batzuek emanaldi egunean ezin baitute egon.
A.T. Ez dugu deialdi irekia egin. Talde txiki bat osatu nahi genuen.

N. Aurrera begira jarraitzeko asmoa?
Asmoa badago. herrian antzerkia egin edo ideiak proposatu nahi duen edonorentzat irekia dago taldea. Talde hori herrian antzerkigintzarako gogoa dagoenaren adibidea da.

Noaua! • 2008ko apirilaren 11n • 5 or.

Comments are closed.