ANTZERKIA (2008)

Iaz Usurbileko kale-antzerki egunean herriko jendearekin lana egiteko asmoz sortu zen talde hau. “Egun horretarako taldeari izena jarri genion, Txerrikiak. Izen oso egokia, polita eta fina”, dio Ixabel Agirresarobe taldeko kideak.
Talde amateur honek ez du urtea eta dagoeneko finkatu egin da: “kaleantzerki eguna egin eta herriko festetako beste antzezlan bat eskatu ziguten egiteko, orain, ingurugiroaren gainean beste bat prestatu behar degu… egia esan, enkargu bidez gabiltza. Buru belarri dabil taldea”.

txintxarri • 2008-09-29 • 723 zk. 08 or.

marrazkia-txerriki

ANTZERKI TALDEKO KIDE IZAN NAHI DUZU?

Pasa den apirilaren 12an ospatu zen Lehen Kale Antzerki Egunean herrian sortu berri den Txerriki taldearen emanaldia ikusi ahal izan zen. Kaxko guneko kaleak eta zenbait etxebizitzetako balkoi inguruak aztoratu zituzten aktore lanetan jardun zuten herritarrek.

Antolatzaileek argi zioten, ez zutela egun horretako soilik funtzionatuko zuen taldea izan nahi. Urtean zehar emanaldi gehiago prestatu prestatu eta eskaintzeko bokazioz sortu zutela Txerriki. Jarraipena eman nahi ziotela Lehen Kale Antzerki Egunean ekindako bideari.

Deialdia irekia da
Bide horretan, antzerki taldeko arduradunak aurrerantzean prestatzekoak diren antzezlanetan parte hartu nahi dutenekin… Antolatzaileek zioten bezala, antzerkia egiteko gogoa duen orok parte har dezake taldean… Ixabel Agirresarobe edota Alex Tellorekin harremanetan jar daitezela. Edota deitu NOAUA!-ra; 943 360 321.

Noaua! • 2008ko apirilaren 25ean • Herriko Taldeak 7or.

azken-orriatxi0723_20080929_web

Comments are closed.